Adiskidetasunaren balioa zabalduko du Alai Batzak ‘Fame Jr.’ musikalarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 13a, 13:21

Azkoitiko Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoak Broadway kutsua hartuko du datozen asteetan. Ohiturari jarraituz, Alai Batza taldeak antzerki musikala sortu du gabonetara begira, eta aurtengoan Fame Jr. obra taularatuko dute berrogeita hamar neska-mutilek. New Yorkeko (AEB) hiribide ospetsuan estreinatu berri den musikala euskaratu du Alai Batzak, eta artista izan nahi duten gazteen abenturak eta gorabeherak eskainiko dizkiete ikusleei. Igandean estreinatuko dute lana, eta abenduaren 23an eta urtarrilaren 13an eta 20an izango dira ondorengo emanaldiak. Saio guztiak 17:00etan izango dira, eta irabazien zati bat Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo kaleko umeen alde abiatu duen proiektura bideratuko dute. Antolatzaileek adierazi dute guztiek ere «lan gogorra eta bikaina» egin dutela musikala gauzatzeko. Josean Prol da lanaren zuzendaria, eta koreografiak sortzeko beste hainbat pertsonen laguntza izan dute gaztetxoek. Halaber, abesbatza batek ere hartuko du parte emanaldian. Ohi bezala, egitasmoarekin hainbat balio zabaldu nahi dituzte; «Alai Batzak eta Floreaga ikastetxeak garrantzia handia ematen diote antzerkiak duen indar hezitzaileari, eta musikal honek balio sakonak lantzen ditu; hala nola, ametsak lantzea, adiskidetasuna eta sormena presente daude lan honetan». Gazteak ametsen bila Antzezlana 80ko hamarkadan ezaguna egin zen Fama telesailean dago oinarrituta, eta ordu eta berrogei minutu irauten du; «Fame Jr. Broadwayko arte eskolarik ospetsuena da. [...]

Azkoitiko Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoak Broadway kutsua hartuko du datozen asteetan. Ohiturari jarraituz, Alai Batza taldeak antzerki musikala sortu du gabonetara begira, eta aurtengoan Fame Jr. obra taularatuko dute berrogeita hamar neska-mutilek. New Yorkeko (AEB) hiribide ospetsuan estreinatu berri den musikala euskaratu du Alai Batzak, eta artista izan nahi duten gazteen abenturak eta gorabeherak eskainiko dizkiete ikusleei.

Igandean estreinatuko dute lana, eta abenduaren 23an eta urtarrilaren 13an eta 20an izango dira ondorengo emanaldiak. Saio guztiak 17:00etan izango dira, eta irabazien zati bat Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo kaleko umeen alde abiatu duen proiektura bideratuko dute.

Antolatzaileek adierazi dute guztiek ere «lan gogorra eta bikaina» egin dutela musikala gauzatzeko. Josean Prol da lanaren zuzendaria, eta koreografiak sortzeko beste hainbat pertsonen laguntza izan dute gaztetxoek. Halaber, abesbatza batek ere hartuko du parte emanaldian. Ohi bezala, egitasmoarekin hainbat balio zabaldu nahi dituzte; «Alai Batzak eta Floreaga ikastetxeak garrantzia handia ematen diote antzerkiak duen indar hezitzaileari, eta musikal honek balio sakonak lantzen ditu; hala nola, ametsak lantzea, adiskidetasuna eta sormena presente daude lan honetan».

Gazteak ametsen bila

Antzezlana 80ko hamarkadan ezaguna egin zen Fama telesailean dago oinarrituta, eta ordu eta berrogei minutu irauten du; «Fame Jr. Broadwayko arte eskolarik ospetsuena da. Han ikasi dute musikaletan aritu diren artistarik onenek. Arte eskola honetako gazte talde batek amets bat du: biharko izarrak izatea. Eskolako zuzendaria den Shermanek berehala irakatsi die zein den horretarako bidea: lana, lana eta lana», hala laburtu du taldeak musikala.

Erreserbak egiteko aukera

Emanaldietara joateko txartelak erosi behar dira, hiru eurotan, eta horietatik euro bat Gazteak eta Garapenaren proiektuari emango diote. Txartelak aurrez erreserba daitezke, Floreaga ikastetxeko idazkaritzan, 656-71 99 41 eta 680-57 44 92 telefonoetara deituz edo alaibatza@alaibatza.com helbidera idatziz. Erreserbak Lujan dendan jaso eta ordainduko dituzte gero. Emanaldien egunetan ere egongo da erosteko aukera, sarrerak geratuz gero. Txartel bakoitzak bere zenbakia izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide