Koldarrak Azkoitiko antzerki taldea etxean arituko da larunbatean. Lehenengo aldia izango da Azkoitian eskainiko dutela Izan bedi emakumea obra. Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzeznala, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira obrako aktoreak.
Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortzen duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik.
Camposek Dominikar Errepublikan bizi zenean sortu zuen obra, 1987. urtean; Hágase la mujer. Hainbat urtetan latinoamerikan eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan zehar konpainia desberdinek antzeztu izan dute lana. Halaber, hainbat sari jaso ditu; duela bi urte, esaterako, Dominikar Errepublikako Nazioarteko Antzerki Jaialdian Campos omendu zuten, obra honengatik.
Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 20:00etan.