‘Geocaching’ saioa egingo dute igandean Madarixan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 11a, 14:57

Basque adventure taldeak Geocaching saioa antolatu du iganderako, eta Madarixa mendian altxorraren bila jolasa egingo dute; hala, jokalariek ezkutatutako gauzak topatu beharko dituzte GPSen bidez, orientazioa landuz. Taldeka arituko dira horretan, eta...

Basque adventure taldeak Geocaching saioa antolatu du iganderako, eta Madarixa mendian altxorraren bila jolasa egingo dute; hala, jokalariek ezkutatutako gauzak topatu beharko dituzte GPSen bidez, orientazioa landuz. Taldeka arituko dira horretan, eta 09:30ean elkartuko dira guztiak, Madarixan, honako koordenetan: N43 12,829 W2 18,846.

Bertan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, basqueadventure@yahoo.com helbidera idatzita edo 660-80 67 03 telefonora deituz. Taldeko 15 euro ordaindu beharko dute, eta bazkaria nahi izanez gero beste 20 euro ordainduko dute. Antolatzaileek adierazi dute Xoxoten bazkalduko dutela, eta honako menua izango dute: paella, haragi gisatua, mamia edo flana, kafea eta kopa. Ekimenaren inguruko informazio gehiago www.basqueadventure.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide