Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak lizentziak berritzeko epea zabaldu du. Zikloturisten eta Master lizentziak 85 euroko prezioa izango du 2013an, eta urteko kuota 15 euro izango da. “Diru kopuru hori tramiteak osatzeko, antolatzen ditugun ekintzetarako eta jubenilen lasterketa antolatzeko laguntzeko da, publizitatetik ez delako dirurik sartzen”, adierazi du elkarteak.
Lizentziak berritzeko epea abenduaren 31n amaituko da. Horretarako emailez baieztatu beharko dute bazkideek. Lehenengo aldiz egin nahi dutenek, berriz, aparteko orri bat bete beharko dute, eta horretarako jokinormaetxea@gmail.com helbidearen bidez jar daiteke elkartearekin harremanetan. Taldeak ohartarazi du ez dutela onartuko lizentziarik epez kanpo.
Ostiralean asanblada
Bestetik, ostiralean urteko asanblada egingo du Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak. 19:30ean bilduko dira, Elkargunean, eta urtean zehar egin dituzten ekintzak errepasatu eta hurrengo urterako dituzten asmoak azalduko dituzte. Hala nola, herriko ikastetxeekin eta udalarekin sortu daitezkeen bizikleta ibilaldiak, mendi irteerak, egutegia, Jubenilen Lasterketa izango dute hizpide, besteak beste. Elkarteak dei egin die bazkideei bertara joateko; “denon artean ekintza desberdinetara iristeko ahalegina egingo dugu”.