Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak hasi du Benin eta Togoko umeei laguntzeko egitasmoa, eta pasa zen astean janaria biltzen egon ziren herriko saltokietan. Ostiral eta larunbatean ere berriro irtengo dira kalera, egitasmoaren nondik norakoak azaltzera. Herritarrak, ordea, Floreaga ikastetxeko idazkaritzan ere utzi ditzakete dilistak, babarrunak, pasata edota arroza. Janariaz gain, ongi dauden bizikletak ere jasoko dituzte aurtengoan.
Horrez gain, bekak ere eskainiko ditu taldeak; horiek adierazi dute dagoeneko azkoitiar batzuk egunean euro bat bideratzen dutela proiektu honetara. Honen bidez, hurrengo urtean zergak ordaintzerakoan desgrabazioa egin daitekeela adierazi dute. Proiektuan laguntzeko eta informazio gehiagorako 605-72 88 81 telefonora deitu edo Floreaga ikastetxera joan daiteke.