Herrixenek 3.000 euro zozkatuko ditu abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 7a, 10:47

Gabonak gerturatzen ari diren heinean, Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak ekimen bereziak antolatu ditu abendurako. Hala nola, Herrixen elkarteko saltokietan 3.000 euro zozkatuko dituzte hilabete honetan. Hiru lagunek 1.000 euro irabaziko dute,...

Gabonak gerturatzen ari diren heinean, Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak ekimen bereziak antolatu ditu abendurako. Hala nola, Herrixen elkarteko saltokietan 3.000 euro zozkatuko dituzte hilabete honetan. Hiru lagunek 1.000 euro irabaziko dute, elkarteko dendetan gastatu ditzaten. Azpeitian bezala, Azkoitian ere bertako saltokietan erosketak egin beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko; «berdin du erosketa zer modutara egiten duten, Herrixen txartelarekin,eskuz edo beste txartel mota batekin», azaldu dute elkartetik. Hala ere, Herrixen txartelarekin ordaintzen dutenek Gabonetan zozkatuko dituzten hamar otarren zozketan parte hartuko dutela adierazi du Azkoitiko elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide