Boteroren erakusketa ikustera joateko autobusa izango da Azkoititik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azpeitiko Arte eta Diseinu Zentroak Bilboko Arte Ederren Museora bisita antolatu du abenduaren 16rako. Boteroren erakusketa ikustera joango dira. Irteera Azpeitiko anbulatorio aurretik izango da, 08:30ean, eta Azkoitiko Eroski txikiaren aurrean 08:40e...

Azpeitiko Arte eta Diseinu Zentroak Bilboko Arte Ederren Museora bisita antolatu du abenduaren 16rako. Boteroren erakusketa ikustera joango dira. Irteera Azpeitiko anbulatorio aurretik izango da, 08:30ean, eta Azkoitiko Eroski txikiaren aurrean 08:40ean. Parte hartzeko 12 euro ordaindu behar dira. Prezio horretan autobuseko bidaia eta museorako sarrera sartzen dira. Izena emateko 943-812808 edo 669- 414025 (Beatriz) telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide