Azkoitiko Udal Gobernuak bat egin du NBEk Palestina estatu behatzaile aitortu izanarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udal Gobernuak Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak Palestinar Estatua errekonozitu izanarekin bat egin du. Erabaki honek Ekialde Hurbileko gatazka “modu elkarrizketatuan eta baketsuan” konpontzeko lagunduko duelakoan da ...

Azkoitiko Udal Gobernuak Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak Palestinar Estatua errekonozitu izanarekin bat egin du. Erabaki honek Ekialde Hurbileko gatazka “modu elkarrizketatuan eta baketsuan” konpontzeko lagunduko duelakoan da Udal Gobernua.

Nazio Batuen Erakundeak joan zen ostegunean aitortu zuen Palestinaren estatu behatzaile izaera. “Palestinar herriaren aurka burutzen den okupazio ilegalarekin eta zapalketarekin amaitu dadin eskaera berresten dugu; era berean, Israelgo estatuak azken asteotan burutu dituen eraso militarrak nazioarteko legediaren urraketa eta krimen gisa epaituak izan daitezen eskatzen dugu”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide