M15 mugimenduari buruzko dokumentalak eskainiko dituzte Matadeixe

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Matadeixen Maiatzak 15eko mugimenduaren inguruko dokumental emanaldiak izango dira gaur eta bihar; Miren Etxezarreta ekonomistaren, Ignacio Ramonet kazetariaren eta Carlos Taibo irakasle eta idazlearen elkarrizketen inguruko dokumentala ikusi ahal iza...

Matadeixen Maiatzak 15eko mugimenduaren inguruko dokumental emanaldiak izango dira gaur eta bihar; Miren Etxezarreta ekonomistaren, Ignacio Ramonet kazetariaren eta Carlos Taibo irakasle eta idazlearen elkarrizketen inguruko dokumentala ikusi ahal izango da gaur, 21:30ean. Bihar, ordu berean, Adriano Moranek zuzendutako La plaza, la gestión del movimiento 15M dokumentala eskainiko dute. Era berean, bi egun horietan auzolana egingo dute Matadeixen, arratsaldean zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide