Azkotiko Idi Demen elkarteak antolatu duen San Andres Idi Dema jokatu dute Gurea probalekuan; joan zen ostiraletik atzora bitartean izan dituzte saioak, eta Patxi Arzadun aiarrak lortu du emaitza onena; 52 plaza eginda, honek eraman zuen manta. Bigarren, berriz, Lopategi geratu da, 51 plaza, lau zinta eta 0,50 metro egin ondoren. Hirugarren postua Rafa Alegriak lortu du, 51 plazakin. Herriko manta, berriz, Ixidro erretegiak lortu du; honek zazpigarren postuan amaitu du txapelketa, 49plaza eta 3.85 metrokin.
Antolatzaileak “gustura” dira aurtengo txapelketarekin, “maila oso handia” erakutsi dutelako parte hartzaileek. Atzo, azken eguna izanik, jende asko bertaratu zela adierazi dute. “Aurreko egunetan ez da horrenbeste jende elkartu, baina oro har harrera ona izan du”. Guztira 13 lagun lehiatu dira bertan.
SAILKAPENA:

