Lehen kontaketaren arabera, 3.400 sinadura jaso ditu atez atekoaren aurkako taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 5a, 11:12

Azkoitiko Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI plataformak azken hilabeteetan egindako kanpainaren emaitzak azaldu ditu, eta honen arabera, 3.400 herritarrek sinatu dute atez atekoaren aurka. Kopuru hori, ordea, “lehen kontaketa” dela adierazi dute, eta orain notaritzara eramango dituzte atxikimenduok, sinadurak “egiaztatu” ditzaten, “sinesgarritasun handiago izango dutelakoan”. Behin hori egindakoan, akta Azkoitiko udaletxera eramango dutela aurreratu du Mikel Zubizarretak, plataformako kideak. Era berean, udaleko alderdi politiko guztiei ere kopia bana bideratzeko asmoa du taldeak. “Hala, datozen egunetan hartu behar diren erabakiak hartzerakoan, herri honen nahia kontutan izan dezaten nahi dugu”. Lortutako sinadurak azken bi hauteskundeen herriko parte hartzearekin alderatu ditu plataformak; horiek azaldu dutenez, joan zen urriko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozka eman zuten azkoitiarrekin alderatuta, %59,14k sinatu dute. Halaber, udal hauteskundeetan bozkatu zuten herritarrekin konparatuz gero, %57,12 izango litzatekeela adierazi dute. “Beraz, lortutako sinadurak ikusita, herri honen nahia argi eta garbi geratu dela iruditzen zaigu; hau da, azkoitiarrok ez dugu nahi zabor bilketa sistema hau herrian”. Era berean, aurrerantzean hondakinen kudeaketaren inguruan udalak erabakirik hartu beharko balu, “ekarpenak egiteko” eta “laguntzeko prest” daudela jakinarazi du Zubizarretak. ”Azkoitiko Udalari eskatuko diogu bosgarren edukiontziaren eredua indartu dezala eta birziklapena bultzatzeko beste hainbat herritan hartu diren erabakiak aztertu ditzala; badaude beste herri batzuk atez atekoa [...]

Azkoitiko Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI plataformak azken hilabeteetan egindako kanpainaren emaitzak azaldu ditu, eta honen arabera, 3.400 herritarrek sinatu dute atez atekoaren aurka. Kopuru hori, ordea, “lehen kontaketa” dela adierazi dute, eta orain notaritzara eramango dituzte atxikimenduok, sinadurak “egiaztatu” ditzaten, “sinesgarritasun handiago izango dutelakoan”.

Behin hori egindakoan, akta Azkoitiko udaletxera eramango dutela aurreratu du Mikel Zubizarretak, plataformako kideak. Era berean, udaleko alderdi politiko guztiei ere kopia bana bideratzeko asmoa du taldeak. “Hala, datozen egunetan hartu behar diren erabakiak hartzerakoan, herri honen nahia kontutan izan dezaten nahi dugu”.

Lortutako sinadurak azken bi hauteskundeen herriko parte hartzearekin alderatu ditu plataformak; horiek azaldu dutenez, joan zen urriko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozka eman zuten azkoitiarrekin alderatuta, %59,14k sinatu dute. Halaber, udal hauteskundeetan bozkatu zuten herritarrekin konparatuz gero, %57,12 izango litzatekeela adierazi dute. “Beraz, lortutako sinadurak ikusita, herri honen nahia argi eta garbi geratu dela iruditzen zaigu; hau da, azkoitiarrok ez dugu nahi zabor bilketa sistema hau herrian”.

Era berean, aurrerantzean hondakinen kudeaketaren inguruan udalak erabakirik hartu beharko balu, “ekarpenak egiteko” eta “laguntzeko prest” daudela jakinarazi du Zubizarretak. ”Azkoitiko Udalari eskatuko diogu bosgarren edukiontziaren eredua indartu dezala eta birziklapena bultzatzeko beste hainbat herritan hartu diren erabakiak aztertu ditzala; badaude beste herri batzuk atez atekoa jarri ez dutenak eta ikus ditzagun zer emaitza izan duten horiek; posible baldin bada, ez dugu sistema berririk asmatu behar; ikas dezagun horiengandik eta ekar dezagun Azkoitira”.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide