Azkoitiko Udalak Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburuetan eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du, «espazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko asmoz». Udalak herritarrak gonbidatu ditu gune publikoez «gozatu» dezaten, baina «gizalegez» jokatzeko eskatu die, txukun mantendu eta gunea zaindu dezaten. Joan zen asteburuan zabaldu zuten lehenengo aldiz; larunbatetan, igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik jolastokia.