Korrika 18ko ekintzak antolatzeko bilerak hasiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 29a, 12:03

Hurrengo urteko martxoaren 14an Korrika 18 abiatuko da Andoaindik, eta 24ean iritsiko da euskararen aldeko martxa Baionara. Korrika 18ren nondik norakoak jakiteko eta herriz herri egingo dituzten ekintzak antolatzeko bilerak hasiko ditu Korrika Batzor...

Hurrengo urteko martxoaren 14an Korrika 18 abiatuko da Andoaindik, eta 24ean iritsiko da euskararen aldeko martxa Baionara. Korrika 18ren nondik norakoak jakiteko eta herriz herri egingo dituzten ekintzak antolatzeko bilerak hasiko ditu Korrika Batzordeak hurrengo astean; astelehenean, Azkoitiko kultur etxean elkartuko dira, eta hurrengo egunean, abenduaren 4ean, Zestoako kultur etxean egingo dute bilera; azkenik, abenduaren 5ean, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean bilduko dira. Batzordeak herritarrei dei egin die «konpromisorik gabe» azaldu daitezen bileretara. «Herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu», adierazi du Korrika Batzordeak.K

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide