Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen atzo, eta horren harira zenbait ekimen izan dira herrian azken egunotan; ostiralean, esaterako, autodefentsa ikastaroa eskaini zuten neskentzat. Artean, dozenaka mutil gaztek maskulinitateaz hausnartu zuten Elkargunean. Atzo, genero indarkeria salatzeko elkarretaratzea egin zuten plazan.
Gaur izango dira azken saioak; indarkeria mota horren inguruko hausnarketa gunea jarriko dute plazan arratsaldean, eta kale hezitzaileek hainbat ekimen dinamizatuko dituzte.


