Asteburutan eta jai egunetan irekita egongo da Xabier Munibeko jolastokia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburuetan eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du, “espazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko asmoz”. Beraz, udalak herritarrak gonbidatu ditu gune publikoez “gozatu” dezaten, baina “gizalegez” jokatzeko eskatu die, txukun mantendu eta gunea zaindu dezaten. Bihar izango da lehenengo asteburua irekiko dutena; larunbatetan, igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik jolastokia.  

Azkoitiko Udalak Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburuetan eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du, “espazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko asmoz”. Beraz, udalak herritarrak gonbidatu ditu gune publikoez “gozatu” dezaten, baina “gizalegez” jokatzeko eskatu die, txukun mantendu eta gunea zaindu dezaten.

Bihar izango da lehenengo asteburua irekiko dutena; larunbatetan, igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik jolastokia.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide