Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo umeei laguntzeko kanpaina hasi du, Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute lemapean. Janariz betetako edukiontziak bidaliko dituzte herrialde horretara, eta Azkoitiko Floreaga ikastetxean jasoko dituzte produktuak: hala nola, arroza, dilistak, babak eta pasata. Janariaz gain, bizikletak ere jasoko dituzte, eta ongi daudenak Beninera eramango dituzte gero.
Herritarrek Floreagako idazkaritzara eraman dezakete materiala, Gabonak bitartean. Halaber, abenduaren 5ean, 4an, 14ean eta 15ean herriko saltokietako atarian egongo dira egitasmoaren nondik norakoak azaltzen.
Taldeak herrialde horretan “gosete handia” bizi dutela azpimarratu dute; “familia askok bi egunean behin otordu bat egiten dute, eta ume askok hiltzeko arrisku larria dute. Janari oso gutxi eta oso garesti dago, eta hornidura falta handia dute”. Antolatzaileek herritarrei dei egin die egitasmoan laguntzeko. Horretarako edo informazio gehiago lortzeko 605-72 88 81 telefonora deitu daiteke.
Zozketako saridunak
Gazteak eta Garapena Taldeak zozketa antolatu zuen duela hainbat hilabete, Beningo kaleko umeen proiektua garatzeko. Dagoeneko zozkatu dituzte txartelak, eta Martxial Elorza eta Maipi Orbegozo izan dira saridunak. Bertan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.