Banaiz Bagara elkarteak antolatuta, Azkoitian erabiltzen dituzten hizkuntzak aurkeztuko dituzte larunbatean, eta hizkuntza bakoitzaren inguruan hausnartuko dute. Kultur Arteko Topaketen barruan egingo dute ekitaldia, eta horrekin batera hizkuntzaren ekologia izango dute hizpide; “hizkuntza guztiak garrantzitsuak dira, eta denek aberasten dute gure herria”, diote antolatzaileek. Hori hala izanik, hizkuntzen galeren ondorioak jorratuko dituzte, Emun kooperatibako kideen eskutik.
Era berean, Azkoitiko Udaleko inmigrazio teknikaria den Aitor Oiarzabalek bere laneko esperientziaz hitz egingo du, eta eguneroko tratuan nola moldatzen den azalduko du. 11:00etan izango da saioa, Elkargunean.