Aingeru kaleko sei etxebitza eta Altzibarko bi garaje libre salgai jarri ditu Azkoitia Lantzenek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 21a, 06:41

Aingeru kaleko 30. zenbakiko eraikin berriko sei etxebizitza salgai jarri ditu Azkoitia Lantzenek. Etxebizitzak libreak dira, eta itaundutako prezioan salduko dituzte, hasiera batean tasatuak baldin baziren ere. Etxebizitzak Aingeru kalearen atzealdean daude. Askotariko neurriak dituzte, baina guztiak ere 58 eta 70 metro koadro artekoak dira. Bakoitzak bere trastelekua du. Etxebizitza tamainuaren arabera, 162.500 eta 171.000 euro arteko prezioa dute guztiek ere. Deialdian izena ematen dutenek ezin dute beste etxebizitzarik eduki jabetzan; halaber, aurreko urtean 21.000 eta 57.500 euro bitarteko diru sarrerak izan zituztela frogatu beharko dute. Interesa dutenek abenduaren 3ra bitartean eman dezakete izena, Azkoitia Lantzenen bulegora joanez edo 943-85 71 51 telefonora deituz. Izena ematen duten guztiekin behin behineko zerrenda osatuko dute gero, eta herritarrek hamar eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko; ondoren, behin betiko zerrenda osatuta, zozketa egingo dute, beti ere sei lagun baino gehiago baldin badaude. Azkoitia Lantzenek duela bi urte hasi zuen Aingeru Kaleko 30. zenbakiko etxebizitzak saltzeko prozesua; hasiera batean tasatuak ziren, Muno enpresak eraikiak. Hiru prozesu egin dituzte orain arte 2010. urtetik, eta inoiz ez da eskaintza bete; hori dela eta, libre izatera pasatzea erabaki zuen udalak. Garajeak salgai Altzibarren Halaber, Azkoitia Lantzenek gogoratu du Altzibar Etorbideko 18 eta 30 zenbakiko bi garaje ere [...]

Aingeru kaleko 30. zenbakiko eraikin berriko sei etxebizitza salgai jarri ditu Azkoitia Lantzenek. Etxebizitzak libreak dira, eta itaundutako prezioan salduko dituzte, hasiera batean tasatuak baldin baziren ere. Etxebizitzak Aingeru kalearen atzealdean daude. Askotariko neurriak dituzte, baina guztiak ere 58 eta 70 metro koadro artekoak dira. Bakoitzak bere trastelekua du. Etxebizitza tamainuaren arabera, 162.500 eta 171.000 euro arteko prezioa dute guztiek ere. Deialdian izena ematen dutenek ezin dute beste etxebizitzarik eduki jabetzan; halaber, aurreko urtean 21.000 eta 57.500 euro bitarteko diru sarrerak izan zituztela frogatu beharko dute.
Interesa dutenek abenduaren 3ra bitartean eman dezakete izena, Azkoitia Lantzenen bulegora joanez edo 943-85 71 51 telefonora deituz. Izena ematen duten guztiekin behin behineko zerrenda osatuko dute gero, eta herritarrek hamar eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko; ondoren, behin betiko zerrenda osatuta, zozketa egingo dute, beti ere sei lagun baino gehiago baldin badaude.
Azkoitia Lantzenek duela bi urte hasi zuen Aingeru Kaleko 30. zenbakiko etxebizitzak saltzeko prozesua; hasiera batean tasatuak ziren, Muno enpresak eraikiak. Hiru prozesu egin dituzte orain arte 2010. urtetik, eta inoiz ez da eskaintza bete; hori dela eta, libre izatera pasatzea erabaki zuen udalak.
Garajeak salgai Altzibarren
Halaber, Azkoitia Lantzenek gogoratu du Altzibar Etorbideko 18 eta 30 zenbakiko bi garaje ere salgai daudela. Garajeak libreak dira, eta 12.288,14 euroko prezioa du bakoitzak, BEZa aparte. Garajeak babes ofizialetako etxebizitzen eraikiean daude, baina bigarren solairuko garajeak libreak direla adierazi du Azkoitia Lantzenek.
Hauek erosteko ez dago eperik, eta horretarako Azkoitia Lantzenera joan daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide