Larunbatean Ezker hormako VII. Emakumea Pilotari txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Gurea pilotalekuan, 15:30ean. Gipuzkoako Euskal Federazioak antolatutako ekimena joan zen larunbatean hasi zen, Ordizian. Antolatzaileek partida “borrokatuak” izango direla aurreikusi dute, eta paletan jokatzen ikusteko “aukera ezin hobea” dela adierazi dute. Lehenengo mailako eta bigarren mailako hamabi bikote arituko dira lehian. Sei partida izango dira guztira.
Gipuzkoako Euskal Federazioak adierazi du aurreko urteetako harreraren eraginez antolatu dutela ekimena.