Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek saskibaloi taldea lagunduko dute, herrietako «balioak» sustatu ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 15a, 15:55

Iraurgi Saski Baloia taldeak (Zilarrezko Adecco liga) babesle berriak lortu ditu, eta horren eraginez izena aldatu dute; aurrerantzean, Azpeitia-Azkoitia ISB deituko da. Gaur egin du aurkezpena taldeak, Xabier Euzkitze kazetari azpeitiarrak gidatuta, eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak diren Pello Bastarrikak eta Eneko Etxeberriak taldea laguntzeko konpromisoa hartu dute, «bi herrietako balioak» ordezkatzen dituelako honek. Gipuzkoa Barrutik Ezagutuz leloarekin lagunduko diote bi herrietako udalek Azpeitia-Azkoitia ISBri, eta herriak kanpoan ezagutaraztea izango du helburu; «jokalariek kanpoan jokatzen dutenean Azpeitia eta Azkoitia Gipuzkoaren bihotza direla adierazi nahi dugu, eta hura ezagutu, sentitu, eta bizi gabe ez dutela herrialde hau benetan bisitatu helarazi nahi dugu», azaldu du Etxeberriak. Hori hala, bi herrietako «izen ona», «izaera» eta «balioak» bultzatzeko konpromisoa berretsi dute udalek. Izan ere, saskibaloi taldeko jokalariak Gipuzkoan ez ezik, Hego Euskal Herrian, Katalunian, Andaluzian eta Galizian ere partiduak jokatzen dituztela gogoratu du Azpeitiko alkateak; hala, taldea bi herrien «turismo markak» sustatzeko «enbaxadore ezin hobea» dela uste du Etxeberriak. «Azpeitia eta Azkoitiaren isla dira jokalariak eta taldea, eta beraz, gure herri sentimenduarekin uztartzen da taldea». Herri izaera indartzeaz gain, taldearen onurak aipatu ditu Etxeberriak; hala nola, osasuna eta ariketa fisikoa egitea bermatzeaz gain, taldean aritzearen eta, beraz, «elkartasunaren garrantzia» azpimarratu du. Hori hala izanik, [...]

Iraurgi Saski Baloia taldeak (Zilarrezko Adecco liga) babesle berriak lortu ditu, eta horren eraginez izena aldatu dute; aurrerantzean, Azpeitia-Azkoitia ISB deituko da. Gaur egin du aurkezpena taldeak, Xabier Euzkitze kazetari azpeitiarrak gidatuta, eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak diren Pello Bastarrikak eta Eneko Etxeberriak taldea laguntzeko konpromisoa hartu dute, «bi herrietako balioak» ordezkatzen dituelako honek.

Gipuzkoa Barrutik Ezagutuz leloarekin lagunduko diote bi herrietako udalek Azpeitia-Azkoitia ISBri, eta herriak kanpoan ezagutaraztea izango du helburu; «jokalariek kanpoan jokatzen dutenean Azpeitia eta Azkoitia Gipuzkoaren bihotza direla adierazi nahi dugu, eta hura ezagutu, sentitu, eta bizi gabe ez dutela herrialde hau benetan bisitatu helarazi nahi dugu», azaldu du Etxeberriak. Hori hala, bi herrietako «izen ona», «izaera» eta «balioak» bultzatzeko konpromisoa berretsi dute udalek. Izan ere, saskibaloi taldeko jokalariak Gipuzkoan ez ezik, Hego Euskal Herrian, Katalunian, Andaluzian eta Galizian ere partiduak jokatzen dituztela gogoratu du Azpeitiko alkateak; hala, taldea bi herrien «turismo markak» sustatzeko «enbaxadore ezin hobea» dela uste du Etxeberriak. «Azpeitia eta Azkoitiaren isla dira jokalariak eta taldea, eta beraz, gure herri sentimenduarekin uztartzen da taldea».

Herri izaera indartzeaz gain, taldearen onurak aipatu ditu Etxeberriak; hala nola, osasuna eta ariketa fisikoa egitea bermatzeaz gain, taldean aritzearen eta, beraz, «elkartasunaren garrantzia» azpimarratu du. Hori hala izanik, emaitzak baino, «jarrera» izatea eskatu diote udalek taldeari.

Zentzu horretan, Alvaro Bilbaok, Gipuzkoa Basket Klubeko presidenteak, berretsi du Azpeitia-Azkoitia ISBko taldea laguntzen jarraituko duela, «ahal den neurrian», klubaren «beste beso» bat delako taldea, eta honen jarduna zoriondu du. Hotel Loiola da taldearen hasieratik dagoen babeslea, eta bertako Pedro Azpiazuk adierazi du aurrera begira ere hala egiten jarraiteko asmoa dutela.

Jose Luis Zubizarretak, elkarteko kideak, berriz, adierazi du duela hamar urte hiru talde eta 30 jokalari besterik ez zituztela, eta egun, elkartean 430 lagunek baino gehiago jokatzen dute saskibaloian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide