Mintzalaguneko kideek ikasturte hasierako aurkezpena egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 9a, 16:08

Azkoitiko Mintzalagun egitasmoko kideak 2012-13 ikasturteko hasierako ekitaldia egingo du bihar; 10:00etan, kide guztiak Kontzejupen elkartuko dira, eta taldeak aurkeztuko dituzte. Ondoren, ibilaldia egingo dute Ubaiar auzora, eta Ruben Sudupe biologoa...

Azkoitiko Mintzalagun egitasmoko kideak 2012-13 ikasturteko hasierako ekitaldia egingo du bihar; 10:00etan, kide guztiak Kontzejupen elkartuko dira, eta taldeak aurkeztuko dituzte. Ondoren, ibilaldia egingo dute Ubaiar auzora, eta Ruben Sudupe biologoak bertako zuhaitz eta espezien inguruko azalpenak emango ditu. 12:00etan, berriz, mokadutxoa egingo dute Elkargunean.

Udaleko euskara zerbitzuak eta Azkoitiko AEK-k ekitaldira joatera gonbidatu ditu herritarrak. Halaber, antolatzaileek gogorarazi dute interesa dutenek —euskaldun berriek eta zaharrek— urte osoan zehar eman dezaketela izena, udaletxera eta AEK-ra joanda edo 943-15 10 89 edo 943-85 71 75 telefonoetara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide