Mendi Astean azkoitiarren zeharkaldien bideoak eskainiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 9a, 11:30

Anaitasuna Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du datorrenerako. Asteartean eta ostegunean bideo emanaldiak izango dira; asteartean, Yosemite eta Patagonia eskainiko dute, bi azkoitiarre mendizalen eskutik. Asteazkenean, berriz, Azkoittiarrak Korredor...

Anaitasuna Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du datorrenerako. Asteartean eta ostegunean bideo emanaldiak izango dira; asteartean, Yosemite eta Patagonia eskainiko dute, bi azkoitiarre mendizalen eskutik. Asteazkenean, berriz, Azkoittiarrak Korredoreetan Barna ikusteko aukera izango da. Bi emanaldiak Elkargunean izango dira, 20:00etan.

Horrez gain, mendi irteera egingo dute hilaren 18an; Lizarrausti eta Lekunberri mendiak zeharkatuko dituzte, 24 kilometrotako ibilbidea eginez. Izena hilaren 15a baino lehen eman behar da, Azkoitiko Etxeza haragitegian. Elkarteko bazkideek 12 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 15 euro. Igandean, 07:00etan irtengo dira, liburutegi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide