Termiten tratamenduaren inguruko bilera zabala egingo dute asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak termitak kentzeko tratamenduaren inguruko bilera zabala eskainiko du hurrengo asteartean. Bertan izango dira zerbitzua zuzendu duen Tecnalia eta zerbitzu publikoaren kudeatzailea den ISS Facily Services enpresak. Tratamenduak izan due...

Azkoitiko Udalak termitak kentzeko tratamenduaren inguruko bilera zabala eskainiko du hurrengo asteartean. Bertan izango dira zerbitzua zuzendu duen Tecnalia eta zerbitzu publikoaren kudeatzailea den ISS Facily Services enpresak. Tratamenduak izan duen jarraipena eta kontrola aurkeztuko dute, baita 2012an egin dituzten berrikusketen emaitzak ere. Horrez gain, bertaratzen diren herritarren zalantzak erantzungo dituzte. 12:30ean izango da bilera, udaletxeko pleno aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide