Sanmartinak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 9a, 07:00

Egitaraua San martin auzoa Azaroak 10, bihar. - 11:30. Umeentzako esku lanak. - 16:30. Umeentzako jolasak eta txokolate-jana. - 21:00. Lagun arteko afari musikala, Ardatz elkartean. Azaroak 11, igandea. - Egun guztian zehar, kanpai festa, San Martin baselizan. - 10:00. Salda, txorizo eta haragia, ardoarekin lagunduta, Ardatz elkartean. - 11:00. Meza, San Martingo baselizan, auzoko hildakoen alde. Urola Kostan sanmartinen txanda da jai egitarauan. Herririk herri eta auzorik auzo, eskualdeko zazpi tokitan festa izango da asteburu honetan. Aiako Urdanetan, Azkoitiko San Martin auzoan, Zestoa eta Azpeitia arteko Lasao auzoan, Azpeitiko Bustintzuriko Errebalean, Errezilen, Getariako Askizun eta Orioko Orkaitza bailaran ospatuko dituzte sanmartinak, izan ere. Denetan ere, gaurtik hasita hamaika ekitaldi izango da. Errezilen gaur arratsaldean hasiko dituzte festak; 16:30ean botako dute suziria, izan ere. Herriko haurrek izango dute horren ardura. «Haurrek gustura hartu dute txupinazoa botatzeko gonbita. Hala, haiek ere protagonista sentitzen baitira», dio Nerea Agirretxek, Errezilgo zinegotziak. Festak antolatzeko taldean jardun du lanean Agirretxek . Errezilgo San Martin festak antolatzeko ardura Eskuz Esku Auzolanean elkarteari eman zion Errezilgo Udalak, hitzarmen baten bidez. Baina herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dute antolaketa taldean. «Aurten ere aurrekontu txikia kontuan hartuta, herritarren parte hartzearekin ahalik eta festa herrikoienak antolatzeko ahalegina egin dugu», [...]

Egitaraua
San martin auzoa
Azaroak 10, bihar.
- 11:30. Umeentzako esku lanak.
- 16:30. Umeentzako jolasak eta txokolate-jana.
- 21:00. Lagun arteko afari musikala, Ardatz elkartean.
Azaroak 11, igandea.
- Egun guztian zehar, kanpai festa, San Martin baselizan.
- 10:00. Salda, txorizo eta haragia, ardoarekin lagunduta, Ardatz elkartean.
- 11:00. Meza, San Martingo baselizan, auzoko hildakoen alde.
Urola Kostan sanmartinen txanda da jai egitarauan. Herririk herri eta auzorik auzo, eskualdeko zazpi tokitan festa izango da asteburu honetan. Aiako Urdanetan, Azkoitiko San Martin auzoan, Zestoa eta Azpeitia arteko Lasao auzoan, Azpeitiko Bustintzuriko Errebalean, Errezilen, Getariako Askizun eta Orioko Orkaitza bailaran ospatuko dituzte sanmartinak, izan ere. Denetan ere, gaurtik hasita hamaika ekitaldi izango da.
Errezilen gaur arratsaldean hasiko dituzte festak; 16:30ean botako dute suziria, izan ere.

Herriko haurrek izango dute horren ardura. «Haurrek gustura hartu dute txupinazoa botatzeko gonbita. Hala, haiek ere protagonista sentitzen baitira», dio Nerea Agirretxek, Errezilgo
zinegotziak. Festak antolatzeko taldean jardun du lanean Agirretxek .

Errezilgo San Martin festak antolatzeko ardura Eskuz Esku Auzolanean elkarteari eman zion Errezilgo Udalak, hitzarmen baten bidez. Baina herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dute antolaketa taldean. «Aurten ere aurrekontu txikia kontuan hartuta, herritarren parte hartzearekin ahalik eta festa herrikoienak antolatzeko ahalegina egin dugu», adierazi du Agirretxek.

Herri kiroletako bi lehia dira aurtengo festetan berrikuntzak. Batetik, bihar arratsaldean errezildarren eta azpeitiarren artean jokatuko den herri kirol desafioa. «Desafioa jokatuko duten errezildarrek proposatu zuten herri kirol apustua festetan jokatzea, eta hala egingo da», azaldu du Agirretxe zinegotziak. Dantzalekuan jokatuko da; hau da, frontoiaren gainaldean. Eta sarrera doan izango da.

Bestetik, igande arratsalderako herritarren arteko herri kiroletako jardunaldia jokatuko da. Kasu honetan, 40 urtetik beherakoak 40 urtez gorakoen aurka ariko dira.

Igande goizean, berriz, Errezilgo baserritarren eta artisauen azoka izango da frontoian. Han, bertan ekoitzitako produktuak dastatzeko eta bertako artisauek egindako lanak ezagutzeko aukera egongo da.

Hurrengo asteburuan, Errezilen Erretiratuen Eguna ospatuko dute. Bazkaria egingo dute, eta izena udaletxean eman behar dela azaldu dute antolatzaileek. 16 euro ordaindu beharko da bazkaltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide