‘Danon herrixe’ prozesuko tailer bat egingo dute etzi, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 8a, 11:37

Danon Herrixe prozesuan egin dituzten bilerak amaituta, Azkoitiko Udalak tailer zabala egingo du herritarrekin larunbatean. Bertan, azkoitiarrek etorkizunera begira zer nolako «herri eredua» eduki nahi duten azalduko dute. Horretarako, azken hilabete...

Danon Herrixe prozesuan egin dituzten bilerak amaituta, Azkoitiko Udalak tailer zabala egingo du herritarrekin larunbatean. Bertan, azkoitiarrek etorkizunera begira zer nolako «herri eredua» eduki nahi duten azalduko dute. Horretarako, azken hilabeteetan egindako bileretan jasotako ekarpenetatik abiatuko dira udala eta egitasmoa dinamizatzen duen Elhuyar aholkularitza enpresa, batzarretako diagnostikoak eztabaidatuko baitituzte. 09:30eatik 13:00etara izango da tailerra, Elkargunean.
Ondoren, aurrekontuen lantaldea osatuko dute; izan ere, udalak herritarren ekarpenak hurrengo urteko aurrekontuak osatzeko jaso nahi ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide