Adinduen Astea ospatuko dute San Jose Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 6a, 17:21

Azkoitiko San Jose Egoitzan Adinduen Astea ospatzen hasi dira gaur, Floreaga ikastetxekoen bisitarekin; igandera bitartean ez-ohiko ekitaldi ugari izango dituzte egoitzakoek. Bihar, 16:30ean, Seiko Urre Txapelketa jokatuko dute hamaseigarren aldiz, eta...

Azkoitiko San Jose Egoitzan Adinduen Astea ospatzen hasi dira gaur, Floreaga ikastetxekoen bisitarekin; igandera bitartean ez-ohiko ekitaldi ugari izango dituzte egoitzakoek. Bihar, 16:30ean, Seiko Urre Txapelketa jokatuko dute hamaseigarren aldiz, eta ostegunean Xabier Munibe ikastolakoen bisita izango dute, ordu berean. Urtero izaten dute ikastolako umeen bisita, egoitzako adinduei konpainia egiteko asmoz, kantu, dantza eta jolas bidez. Ostiralean jarraituko dute ospakizunek; 16:00etan, txokolatada izango dute, eta ondoren bingo txapelketa hasiko da. Larunbat arratsaldean, berriz, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak joango dira San Josera, eta ikasturtean zehar ikasi dituzten hainbat pieza plazaratuko dituzte, 16:00etan. 19:30ean jarraituko du musikak, eta Duo Plaentxiren doinuekin afaria egingo dute.

Ohi bezala, Sendiaren Eguna ospatuko dute igandean. Txalkor Txistulari Taldearen emanaldia izango da 10:00etan, eta ondoren meza egingo dute. 12:00etan, berriz, hamaiketakoa eta senideek eramandako oparien banaketa egingo dute, eta 13:30ean bazkaria egingo dute bertaratzen direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide