Azkoitiko Oinartxo-Eginoberri auzia-ren jarraipen taldea osatuko du udalak, eta horretarako lehenengo bilera egingo dute asteazkenean. Bertan parte hartzeko interesa dutenak 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean. Zabortegiko aferari irtenbidea emateko asmoz abiatu du udalak parte hartze prozesua, eta horren baitan eratuko dute talde iraunkorra.