Mintzalagun egitasmoa osatzeko bi pertsona euskaldun zaharren laguntza behar du Azkoitiko AEK-k. Hain zuzen, arratsaldeko saioetarako behar dituzte bi lagun; egitasmo honetan euskaldun zahar bat bi euskaldun berrikin elkartzen da astean behin, euskaraz aritu daitezen ordubetez, 16:00etatik 17:00etara. “Euskarari bultzada emateaz gain, euskaldun berriei ere lagunduko diete euren ikasketa prozesuan, eta euskara entzungo den guneak irabazteko aukera ere sortuko da”, diote antolatzaileek. Izena emateko eta informazio gehiagorako 943-15 10 89 eta 943-85 71 70 telefonoetara deitu edo azkoitia@aek.org edo euskara@azkoitia.net helbidera idatzi daiteke.