Ertzaintzak hiru gizonezko atzeman zituen atzo goizaldean, ustez Jausoro eta Umansoro auzoen artean kobrezko kableak lapurtu zituztelakoan. Atxilotutakoek 21, 25 eta 41 urte dituzte, eta ertzainek kobrezko hamar haril eta ustez lapurtzeko erabili zuten hainbat tresna antzeman zizkieten.
Goizeko 05:00ak inguruan izan ziren atxiloketak; Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainek furgoneta bat ikusi zuten Txalon Erreka auzoan, eta bertako hiru lagun identifikatu zituzten. Iturri honek adierazi duenez, hiru atxilotutakoak lokatzez zikinduta zeuden, eta ibilgailuaren atzekaldean atzeman zizkieten harilak, pala eta esku zerra eta eskularru pare bat. Halaber, Jausoro eta Umansoro auzoen arteko zortzi faroletan kableak “lapurtuta” zeudela ohartu zen Ertzaintza.
Atxilotutakoek aurrekariak dituzte, enpresetan lapurretak egitea eta kableak ostea egotzita.