Azkoitiko Udalak baserri eremuetako errepideen inbentarioa egiteko asmoa du, eta horretarako herritarren laguntza eskatu du. Bideak «hobeto kudeatu eta zaintzeko asmoz», udal artxiboko agierien azkerketa egin dute. Horrez gain, landa eremua bizi diren baserritarrak elkarrizketatu dituzte. Inbentarioa osatzeko, ordea, eremu horietako lurren jabetza argitu nahi du udalak. Hala, datozen asteetan baserritarrek gutun bat jasoko dutela adierazi dute. horiek eskatutako informazioa eta dokumentazioa udaletxean aurkeztu dezaten.
Lur eremuetan bisitak ere egingo dituztela aurreratu dute, lursailak «tokian bertan» ezagutu ditzaten; «bisita horietan bideen inguruko baserritarrak berriro elkarrizketatuko dira, bide horren gaineko ahalik eta informazioa gehien lortzeko». Lana osatuta, herritarrei aurkezteko asmoa du udalak, eta erakusketa bat egiteko asmoa dute.