Azkoitiko Udalak hilerriko ohiko tasa kendu egingo du 2013an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 31a, 11:45

Azkoitiko Udalak 2013ko udal zergen eta tasen ordenantza fiskalak onartu ditu; ordenantzek “ekitatea, progresibitatea eta birbanaketa” printzipioak izango dituzte oinarri, Urrategi Larrañaga Bilduko zinegotziak adierazi duenez; “garai zailak bizi ditugu, eta lehentasunak jartzea ezinbestekoa da”. Hala, udal tasak eta zergak osatzeko “gutxien dutenen herritarren eskubideak bermatzea” izan dute lehentasuna. Tasa eta zerga gehienek %2,4ko igoera izango dute, urte amaieran KPIa %3,3koa izatea aurreikusten duten arren. Halaber, ordenantza horiek Udalak diru sarrerak “bermatu” ditzan igoko ditu udalak; “hondasunen birbanaketa egiteko ezinbestekoa da zerbitzu publiko sendoa eta indartua izatea”, dio Larrañagak. Hala ere, hainbat aldaketa egin dituzte hurrengo urteko ordenantza fiskaletan; esanguratsuenetarikoa hilerriaren ingurukoa da; orain arte herritarrek ordaintzen zuten tasa —erroldaren araberakoa—, kendu egin dute,  ”legez kanpokoa” zela argudiatuta: “Europak esaten du ezin dela tasa bat kobratu jasotzen ez den zerbitzu baten truke”. Hala, 2013an herritarrek zerbitzua behar den unean ordaindu beharko dute; hau da, heriotza gertatzen denean. Herritar guztiek tarifa berdina ordainduko dute, lehen ez bezala. Orain arte, Azkoitian erroldatutakoek eta gainontzekoek tasa desberdina zuten, baina hurrengo urtetik aurrera orain arte kanpotarrek ordaintzen zuten tarifa izango dute guztiek. Orain arte ordaindutako tasak, ordea, kontutan izan ditu udalak; beraz, azken hamar urtetan zerga hori ordaindu eta zerbitzurik jaso ez duten familiek %30eko [...]

Azkoitiko Udalak 2013ko udal zergen eta tasen ordenantza fiskalak onartu ditu; ordenantzek “ekitatea, progresibitatea eta birbanaketa” printzipioak izango dituzte oinarri, Urrategi Larrañaga Bilduko zinegotziak adierazi duenez; “garai zailak bizi ditugu, eta lehentasunak jartzea ezinbestekoa da”. Hala, udal tasak eta zergak osatzeko “gutxien dutenen herritarren eskubideak bermatzea” izan dute lehentasuna. Tasa eta zerga gehienek %2,4ko igoera izango dute, urte amaieran KPIa %3,3koa izatea aurreikusten duten arren. Halaber, ordenantza horiek Udalak diru sarrerak “bermatu” ditzan igoko ditu udalak; “hondasunen birbanaketa egiteko ezinbestekoa da zerbitzu publiko sendoa eta indartua izatea”, dio Larrañagak.

Hala ere, hainbat aldaketa egin dituzte hurrengo urteko ordenantza fiskaletan; esanguratsuenetarikoa hilerriaren ingurukoa da; orain arte herritarrek ordaintzen zuten tasa —erroldaren araberakoa—, kendu egin dute,  ”legez kanpokoa” zela argudiatuta: “Europak esaten du ezin dela tasa bat kobratu jasotzen ez den zerbitzu baten truke”. Hala, 2013an herritarrek zerbitzua behar den unean ordaindu beharko dute; hau da, heriotza gertatzen denean. Herritar guztiek tarifa berdina ordainduko dute, lehen ez bezala. Orain arte, Azkoitian erroldatutakoek eta gainontzekoek tasa desberdina zuten, baina hurrengo urtetik aurrera orain arte kanpotarrek ordaintzen zuten tarifa izango dute guztiek. Orain arte ordaindutako tasak, ordea, kontutan izan ditu udalak; beraz, azken hamar urtetan zerga hori ordaindu eta zerbitzurik jaso ez duten familiek %30eko hobaria izango dute, heriotzaren bat gertatuz gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide