‘Gure inguruari begirada bat’ lehiaketan argazkiak aurkezteko epea bihar amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 26a, 11:03

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta bi herrietako Agenda 21ek antolatu duten Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea bihar amaituko da. Argazkilariek landa eremuaren eta lehenengo sektorearen inguruko argazkiak bidali behar...

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta bi herrietako Agenda 21ek antolatu duten Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea bihar amaituko da. Argazkilariek landa eremuaren eta lehenengo sektorearen inguruko argazkiak bidali behar dituzte honako helbideetara: Plaza nagusia, 5, 20730 Azpeitia edo Herriko enparantza z/g, 20720 Azkoitia.

Antolatzaileek landa eremuaren garrantzia azpimarratu nahi dute, eta, beraz, argazkilariek gai horren «alderdi positiboa eta negatiboa»,salaketa-argazkia landu dezakete. Lanek Azkoitiko eta Azpeitiko eremuetan ateratakoak izan beharko dute.

Parte-hartzaile bakoitzak, hamar argazki aurkeztu ditzake gehienez, disko batean grabatuta. Diskoa kartazal itxi batean sartu beharko dute, eta aparteko orria batean, egilearen datuak, telefonoa, NAN zenbakia eta aukeratutako lema zehaztuko dute. Argazki bakoitzaren kodea, kategoria eta lekua ere aipatuko dute. Informazio gehiago 943-15 70 70 edo 943 85 71 65 telefonoetan lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide