Azkoitiko EAJ-PNVk alderdiarengan «konfiantza» izan duten azkoitiarrei eskerrak eman dizkie, joan zen igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izan zituzten emaitzengatik. «Eskerrik asko zuen konpromisoagatik, zuen parte hartzeagatik. Orain guri tokatzen zaigu, eta hitza ematen dugu aurrera jarraituko dugula». Horretarako «lanean» jarraituko dutela adierazi dute.