Anaitasuna Tenis Elkarteak Udazkeneko Tenis Txapelketa antolatu du hamahirugarren aldiz, eta bertan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Horretarako, 669-62 18 02 telefonora deitu, txtenis@gmail.com helbidera idatzi edo txerloiko tenis pistetara jo daiteke. Horretarako epea hurrengo asteartean, hilaren 30ean, hasiko da.
Txapelketa, berriz, azaroaren 1ean hasiko da, eta bertan lehiatzeko ezinbestekoa da Txerloiako bonoa edukitzea. Banakako partidak jokatuko dituzte, eta kanporaketa bidez eramango dute aurrera txapelketa.
Halaber, antolatzaileek ez dute izen ematea ordainduko. Informazio gehiago www.txtenis.com helbidean aurkitu daiteke.