Azkoitiko VIII. Herri Lasterketan eman daiteke izena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko eta Azpeitiko Raka Maraton atletismo taldeak antolatuta, Azkoitiko VIII. Herri Lasterketa jokatuko da azaroaren 24ean, eta bertan parte hartzeko izena azaroaren 21era bitartean eman daiteke, 10 euroren truke; www.herrikrosa.com helbidean, Azk...

Azkoitiko eta Azpeitiko Raka Maraton atletismo taldeak antolatuta, Azkoitiko VIII. Herri Lasterketa jokatuko da azaroaren 24ean, eta bertan parte hartzeko izena azaroaren 21era bitartean eman daiteke, 10 euroren truke; www.herrikrosa.com helbidean, Azkoitiko Elkargunean eta Azpeitiko Aradi dendan eman daiteke izena.

ohi bezala, korrikalariek hamar kilometrotako ibilbidea izango dute herrian zehar, eta aurtengoan hainbat berrikuntza izango da. Izan ere, Herrikrosaren laguntzarekin antolatu dute ekimena, eta dortsalak berak izango du txipa. Beraz, korrikalariek ez dute eraman beharrik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide