Azkoitiko Udalak gaur segituko du herritarrekin biltzen, ‘Danon herrixe’ prozesu parte hartzailearen baitan. Oraingoan, San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako bizilagunekin elkartuko dira, eta horiek euren auzoetan zer hobetu daitekeen eta zein onura dituzten partekatzeko aukera izango dute, udalak hurrengo urteko aurrekontuetan “kontutan” hartu dezan. Ohi bezala, Elkargunean bilduko dira, 18:30ean.
Bihar, berriz, arlo ezberdinetako talde eta elkarteekin egingo dute azken bilera.