Tarte txikiarekin, EAJ izan da lehen indarra Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 21a, 21:55

Azkoitian zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EAJ izan da lehen indarra, tarte txikiarekin. Izan ere, 2.428 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, eta EH Bilduk, berriz, 2.238. PSE-EEk, hirugarren indarrak, aldeko 628 boto izan ditu, P...

Azkoitian zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EAJ izan da lehen indarra, tarte txikiarekin. Izan ere, 2.428 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, eta EH Bilduk, berriz, 2.238. PSE-EEk, hirugarren indarrak, aldeko 628 boto izan ditu, PPk 246, eta UPDk 26.

Aurten 8.587 lagun zeuden erroldatuta, eta %31,62koa izan da abstentzioa; 2009koa baino baxuagoa, orduan boto-emaileen %33,78 abstenitu baitzen. Botoen %0,72 izan dira zuriak, eta %0,48 baliogabeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide