Bart hainbat lapurreta izan dira autoetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Pasa den gauean lapurretak egin dituzte autoetan. Ertzaintzak ez du zehaztu zenbat lapurreta izan diren, baina, Azkoitian ez ezik, Azpeitian eta Zestoan ere egin dituzte. Azpeitiko udaltzainek jakinarazi dutenez, hamar autoetan ostu dituzte gauzak bertan; hala nola, irratiak eta GPSak. Azkoitiko Udaltzaingoaren arabera, joan zen astean ere izan ziren lapurreta kasuak Azkoitian; 11 autoetan ostu zuten materiala.  

Pasa den gauean lapurretak egin dituzte autoetan. Ertzaintzak ez du zehaztu zenbat lapurreta izan diren, baina, Azkoitian ez ezik, Azpeitian eta Zestoan ere egin dituzte. Azpeitiko udaltzainek jakinarazi dutenez, hamar autoetan ostu dituzte gauzak bertan; hala nola, irratiak eta GPSak.

Azkoitiko Udaltzaingoaren arabera, joan zen astean ere izan ziren lapurreta kasuak Azkoitian; 11 autoetan ostu zuten materiala.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide