Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIII. Zikloko hirugarren saioa izango da bihar Azkoitian, eta Gorka Zabaleta txistulari azkoitiarrak eskainiko du kontzertua, Ainhoa Franco sopranoa eta Fernando Gonzalo organo jotzailea alboan dituela.
Zabaletak Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen goi mailako musika ikasketak, eta 2000. urtetik Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolako irakaslea da. Halaber, Bilboko Udal Bandarekin dozenaka kontzertu eskaini ditu azkoitiarrak, eta bandaren Harizko txistua eta Hala ere diskoetan parte hartu du.
Kontzertua Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian izango da, 20:00etan.
Azpeitian, berriz, Esteban Elizondo organo jotzaileak eskainiko du kontzertua, igandean, 20:00etan.