Bertso Parrandak aurpegi berriak izango ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 18a, 16:02

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen antolatzen duen Bertso Parranda hasiko da bihar. Ohi bezala, zortzi talde arituko dira saioetan, eta txapelketak betiko funtzionamendua izango du, baina aurtengoan, aurpegi berriak ikusiko dira oholtza gainean; bederatzi lagun batu dira ekimenera, eta horiei lekua egiteko txapelketako «beterano» batzuk ez dira aurtengo edizioan izango. Horrez gain, gai jartzaile berriak ere izango direla aurreratu dute. Azpeitiko Txarrantxa tabernan izango da lehenen saioa, eta Bi Zurito ta Kañie eta Uxe taldeak lehiatuko dira. Finala, berriz, abenduaren 28an izango da, eta ohiturari jarraituz, ikusleek aukeratuko dute txapelduna. Saio bakoitzean Erniarraitzeko bi kide epamahaikide bezala arituko dira; euren artean berdinketa gertatzen bada, entzuleek aukeratuko dute hurrengo fasera sailkatzen den taldea zein izango den. 23:00etan hasiko dira saio guztiak, eta taldeek agurra egin ostean, ofiziotan, puntutan eta koplatan arituko dira, besteak beste. - URRIAK 19: Txarrantxa (Azpeitia). Bi Zurito ta Kañie eta Uxe taldeak. - URRIAK 26: Orkatz (Azpeitia). 3 Kate eta Jolane taldeak. - AZAROAK 9: Etxe Aitz (Azkoitia). Gaztin Guiber eta Sipien taldeak. - AZAROAK 16: Jin Clark (Azpeitia). Hatxe eta Irutxe taldeak. - AZAROAK 23: Lete (Errezil). Txarrantxa eta Orkatzeko irabazleak. - ABENDUAK 14: Zurt (Azkoitia). Etxe Aitz eta Jin Clarkeko irabazleak. - ABENDUAK 28: Azpeitiko Gaztetxea. [...]

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen antolatzen duen Bertso Parranda hasiko da bihar. Ohi bezala, zortzi talde arituko dira saioetan, eta txapelketak betiko funtzionamendua izango du, baina aurtengoan, aurpegi berriak ikusiko dira oholtza gainean; bederatzi lagun batu dira ekimenera, eta horiei lekua egiteko txapelketako «beterano» batzuk ez dira aurtengo edizioan izango. Horrez gain, gai jartzaile berriak ere izango direla aurreratu dute.

Azpeitiko Txarrantxa tabernan izango da lehenen saioa, eta Bi Zurito ta Kañie eta Uxe taldeak lehiatuko dira. Finala, berriz, abenduaren 28an izango da, eta ohiturari jarraituz, ikusleek aukeratuko dute txapelduna. Saio bakoitzean Erniarraitzeko bi kide epamahaikide bezala arituko dira; euren artean berdinketa gertatzen bada, entzuleek aukeratuko dute hurrengo fasera sailkatzen den taldea zein izango den. 23:00etan hasiko dira saio guztiak, eta taldeek agurra egin ostean, ofiziotan, puntutan eta koplatan arituko dira, besteak beste.
- URRIAK 19: Txarrantxa (Azpeitia). Bi Zurito ta Kañie eta Uxe taldeak.
- URRIAK 26: Orkatz (Azpeitia). 3 Kate eta Jolane taldeak.

- AZAROAK 9: Etxe Aitz (Azkoitia). Gaztin Guiber eta Sipien taldeak.
- AZAROAK 16: Jin Clark (Azpeitia). Hatxe eta Irutxe taldeak.
- AZAROAK 23: Lete (Errezil). Txarrantxa eta Orkatzeko irabazleak.
- ABENDUAK 14: Zurt (Azkoitia). Etxe Aitz eta Jin Clarkeko irabazleak.
- ABENDUAK 28: Azpeitiko Gaztetxea. Lete eta Zurteko irabazleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide