Azkoitiko Bidaiariak taldeak XII. Bidadia Tertuliak antolatu ditu, eta bihar izango da lehenengo hitzaldia; Garikoitz Arrizabalaga Errotak, Roman Artanok eta Jon Artanok Kaukasoan bizikletaz hitzaldia eskainiko dute; azaroak 9an Mila Gallastegik eta Asier Arantzabalek Islandia eta Groelandia eskainiko dute; abenduak 14ean, azkenik, Izaro Sudupek eta Aitor Larrañagak Zeelanda Berria eskainiko dute. Hiltzaldi guztiak kultur etxean izango dira, 19:30ean.