Herritar talde batek hirugarren urtez antolatu ditu Zoro Festak Azkoitiko Martite auzoan, udalaren laguntzarekin. Betiko hildoari jarraiki, musika eta parranda izango da nagusi auzoan. Halaber, autobusak egongo dira Azkoititik eta Azpeititik, joan etorrian. Azkoitian gasolinera ondoko geltokitik abiatuko da autobusa, eta Azpeitian anbulategi paretik. 11:30eatik 15:00etara eta 19:00etatik 06:00etara egongo da zerbitzua. Hemen egitaraua:
URRIAK 20, ETZI
-12:00. Txupinazoroa.
-12:30. Txikiteo zoroa, txaranga zoroarekin.
-14:30. Zoro bazkaria.
-17:30. Zoro jolasak.
-Ondoren. Txaranga zoroa.
-19:00. Dj Alexander Loop eta Dj Xugua.
-22:30. Zoro kontzertuak: Sardin Zaharrak, Belar Txarrak eta Zoro Berbena.
-Ondoren. Zoro taldea eta Dj-ak.
-Gauerdira bitartean. Bokatak eskainiko dituzte bertako txosnan.