Munstroen giza harremanak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 18a, 07:00

Matadero Ekintzak kolektiboaren ekimenez, gaur abiaraziko dute Bebarruko Jardunek egitasmoa Azkoitiko Matadeixen. Urtero bezala, hainbat kultur jardueran antolatu dituztez azaroaren 11 bitartean; besteak beste, berriz elkartu den Balerdi Balerdi taldearen kontzertua eta Maider Yabar aktorearen ikuskizuna. Jardunak, ordea, margolan erakusketa batekin hasiko dituzte. Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Lanberto Perurena artista tolosarraren proposamena inauguratuko dute; jaialdiak iraun artean bisitatu ahalko da erakusketa. Eskuz landuriko zortzi koadro eta ordenagailuekin egindako beste bost jasoko ditu Matadeixen bertan. «Gaitegi jakin bati» heltzen diola aditzera eman du Perurenak. «Giza erlazioetan eta emozioetan oinarritzen naiz batez ere. Izan ere, bata besteari begira ageri diren munstroak ateratzen zaizkit nire sormenetan». Nahiko margogintza bitxia lantzen du, zalantzarik gabe. «Nire irakasleak esaten dit figuratibo abstraktua egiten dudala». Margolan basatiak Bebarruko Jardunen egitaraua irudikatzeko orduan, Matadero Ekitzak kolektiboak Perurenaren ordenagailuz eginiko irudi bat erabaili du, ¿Donde esta el juez de Baltimore? izenburuduna. Munstroren bat edo beste erdigune duen lan kaotiko samarra. «Oro har, koadro guztiak halakoak dira, anabasak eta basatiak. Ni neu ere halakoxea bainaiz», zehaztu du artista tolosarrak. Matadero Ekintzako kideak aspaldiko lagunak ditu, eta haien bitartez izan du erakusketa jaialdian erakusteko aukera. Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, klikatu hemen. ———————————– Egitaraua Urriak 18, gaur -19:00. Lanberto Perurenaren [...]

Lanberto Perurenaren '¿Donde esta el juez de Baltimore?' margolana. (Lanberto Perurena)

Matadero Ekintzak kolektiboaren ekimenez, gaur abiaraziko dute Bebarruko Jardunek egitasmoa Azkoitiko Matadeixen. Urtero bezala, hainbat kultur jardueran antolatu dituztez azaroaren 11 bitartean; besteak beste, berriz elkartu den Balerdi Balerdi taldearen kontzertua eta Maider Yabar aktorearen ikuskizuna. Jardunak, ordea, margolan erakusketa batekin hasiko dituzte. Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Lanberto Perurena artista tolosarraren proposamena inauguratuko dute; jaialdiak iraun artean bisitatu ahalko da erakusketa.

Eskuz landuriko zortzi koadro eta ordenagailuekin egindako beste bost jasoko ditu Matadeixen bertan. «Gaitegi jakin bati» heltzen diola aditzera eman du Perurenak. «Giza erlazioetan eta emozioetan oinarritzen naiz batez ere. Izan ere, bata besteari begira ageri diren munstroak ateratzen zaizkit nire sormenetan». Nahiko margogintza bitxia lantzen du, zalantzarik gabe. «Nire irakasleak esaten dit figuratibo abstraktua egiten dudala».

Margolan basatiak
Bebarruko Jardunen egitaraua irudikatzeko orduan, Matadero Ekitzak kolektiboak Perurenaren ordenagailuz eginiko irudi bat erabaili du, ¿Donde esta el juez de Baltimore? izenburuduna. Munstroren bat edo beste erdigune duen lan kaotiko samarra. «Oro har, koadro guztiak halakoak dira, anabasak eta basatiak. Ni neu ere halakoxea bainaiz», zehaztu du artista tolosarrak. Matadero Ekintzako kideak aspaldiko lagunak ditu, eta haien bitartez izan du erakusketa jaialdian erakusteko aukera.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, klikatu hemen.

———————————–

Egitaraua
Urriak 18, gaur
-19:00. Lanberto Perurenaren margo erakusketaren inaugurazioa.

Urriak 21, igandea
-19:00. Bapatean Zirko taldearen Tenderete ikuskizuna.
-Ondoren. Pajaro 1 Pajaro 2 taldearen kontzertua.

Urriak 31, asteazkena
-22:30. Carlton Melton talde estatubatuarraren  kontzertua.
-Ondoren.  Pow Pow Pows  taldearen kontzertua.

Azaroak 3, larunbata
-22:30. Balerdi Balerdi  taldearen kontzertua.
-Ondoren. Pottoka  taldearen kontzertua.

Azaroak 6, asteartea
-21:00. Tyvek  talde estatubatuarraren kontzertua.

Azaroak 11, igandea
-19:00. Maider Yabar aktorearen Tacones al aire ikuskizuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide