Javier Beristainek lortu du ‘Tren Bidea’ argazki lehiaketako hirugarren saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 16a, 13:20

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak Tren bidea argazki lehiaketa antolatu dute lehenengo aldiz, eta Javier Beristain argazkilari azkoitiarrak hirugaren saria jaso du, eta Badator argazkiarekin. Hala, 300 euro eta...

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak Tren bidea argazki lehiaketa antolatu dute lehenengo aldiz, eta Javier Beristain argazkilari azkoitiarrak hirugaren saria jaso du, eta Badator argazkiarekin. Hala, 300 euro eta diploma eskuratu ditu azkoitiarrak. Lehiaketa, berriz, Javier Fernandezek irabazi du aurtengo edizioa. Metro Bilbao 2 izan da argazki aukeratua, eta 800 euro eta diploma eskuratuko ditu. Bigarren saria Asier Camachorentzat izan da, Retrato argazkiari esker; 500 euroko diru saria eta diploma lortu ditu honek.

Lehiaketaren antolatzaileek katalogoa egingo dute berrogeita hamar argazkikin; hiru argazki saridunek, finalean lehiatu diren beste zazpi argazkik eta epaimahaiak aukeratu dituen berrogei argazkik osatuko dute bilduma. Halaber, argazki horiek guztiekin erakusketa zabalduko dute azaroan, Trenaren Euskal Museoan.

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioko zuzendari Maitane Ostolazak esan duenez, “oso pozik gaude lehiaketaren emaitzarekin, parte-hartzaile kopurua ere esanguratsua izan da eta baita argazkien maila artistikoa ere”. Honen ustez, jendeak trenaren munduarekiko “interesa” du; horregatik, aurrerantzean Tren Bidearen lehiaketa gehiago eskaintzeko asmoa dutela adierazi du, “gure bide sarearen barruan birdinbidearen bilketa artistiko bat egon dadin”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide