Gazte Zukguak prozesu eratzailea hasi du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 16a, 12:11

Azkoitian Gazte Zukguaren prozesu eratzailea abiatu dute, eta Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu duen gazte antolakundeak egungo egoeraren azterketa egin du lehenengo bileran. Dozena bat lagun elkartu zen joan zen ostiralean kultur etxean, eta o...

Azkoitian Gazte Zukguaren prozesu eratzailea abiatu dute, eta Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu duen gazte antolakundeak egungo egoeraren azterketa egin du lehenengo bileran. Dozena bat lagun elkartu zen joan zen ostiralean kultur etxean, eta orduko saioak egungo egoeraren inguruko “kontzientzia” hartzeko balio izan ziela adierazi dute kideek: ”Bizi dugun kontsumo gizarteak, zorrak eta krisiak ekartzen dizkiguten ondorioak eta gazteongan duten eragina aztertu ditugu”.

Testuinguru horretan, taldeak uste du gazteek “harremandu” eta “egoeraren inguruan eztabaidatu” behar dutela. Prozesua “guztiz parte hartzailea” izango dela adierazi dute, beraz, gazte guztiek “ateak zabalik” dituztela berretsi dute. “Formakuntza, parte hartzea eta umorea uztartuko ditugu”. Taldeak gazteei dei egin die bertan parte hartzera; hala, hurrengo bilera hilak 25ean egingo dute, 10:00etan, kultur etxean.

Duela bi aste ehunka lagunek aurkeztu zuten Zarautzen Gazte Zukgua. Norbanakotik kolektibora abiatzeko udan lanean aritu ziren  200 herritako 800 gazte inguru.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide