Udalak bihar hasiko du aurrekontuak osatzeko bilera erronda herritarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak datorren urteko aurrekontuak osatzeko Danon herrixe parte hartze prozesua zabalduko du herritarrekin, eta lehenengo bilera bihar izango da; Elosu, Santakutz, Aizpurutxo, Kukuherri, Urrategi, Martite eta Madariagako auzotarrekin elkartu...

Azkoitiko Udalak datorren urteko aurrekontuak osatzeko Danon herrixe parte hartze prozesua zabalduko du herritarrekin, eta lehenengo bilera bihar izango da; Elosu, Santakutz, Aizpurutxo, Kukuherri, Urrategi, Martite eta Madariagako auzotarrekin elkartuko dira. Asteazkenean, Alde Zaharreko, Txalon Errekako eta Jausoroko bizilagunekin egingo dute bilera, eta ostegunean Trenbidearen Zumardian, liburutegi inguruan, Bizkargin eta Ibaiondon bizi direnekin bilduko dira. Bilera guztiak 18:30ean izango dira, Elkargunean. Hurrengo astean jarraituko dute saiook.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide