Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko tunelek argiztapena izango dute aurrerantzean, baina, horretarako aluminiozko kablea jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kobrezkoa jarri beharrean. Izan ere, kobrearen balioa dela eta, tuneletan hainbat alditan lapurtu dituzte kableak, eta azken hilabeteetan argirik gabe egon dira. Aldundiak gertaera horiek berriro ez errepikatzea nahi du, eta horregatarako irtenbidea aluminioa dela deritzo. Hala ere, erakundearen arabera, kobrezko kablearen lekuan aluminiozkoa jartzea “ez da lan erraza”: “Aluminiozko kableak kobrezkoak baino zabalagoak dira, eta beraz, hodiak aldatu egin behar dira”. Dagoeneko hasi dituzte lanak, eta Aldundiak jakinarazi du bi hilabete inguru iraungo dutela. Epe horren baitan, bidearen zati batzuk moztu egingo dituzte, eta horiek “behar bezala seinalizatuta” egongo direla esan dute. Hala ere, asteburuetan bidegorri osoa irekita egongo da.
Hainbat alditan ostu dituzte kableak tuneletan
Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko tunelek argiztapena izango dute aurrerantzean, baina, horretarako aluminiozko kablea jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kobrezkoa jarri beharrean. Izan ere, kobrearen balioa dela eta, tuneletan hainbat alditan lapurtu dituzte kableak, eta azken hilabeteetan argirik gabe egon dira. Aldundiak gertaera horiek berriro ez errepikatzea nahi du, eta horregatarako irtenbidea aluminioa dela deritzo. Hala ere, erakundearen arabera, kobrezko kablearen lekuan aluminiozkoa jartzea “ez da lan erraza”: “Aluminiozko kableak kobrezkoak baino zabalagoak dira, eta beraz, hodiak aldatu egin behar dira”.
Dagoeneko hasi dituzte lanak, eta Aldundiak jakinarazi du bi hilabete inguru iraungo dutela. Epe horren baitan, bidearen zati batzuk moztu egingo dituzte, eta horiek “behar bezala seinalizatuta” egongo direla esan dute. Hala ere, asteburuetan bidegorri osoa irekita egongo da.