Atzo, ostirala, urriak 12, Elosuko Mendi Ganadu Feria egingo zuten hogeita hamalaugarren aldiz. Eguerdi artera bitartean eguraldi tristea egin zuen han, tarteka euria eginez. Hala ere, azoka postu ugari egon zen eta baita ganadua ere eta antolatutako ekitaldi guztiak egin zituzten. Aurten gainera, Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak duela mende batzuk arte Elosuko muinoan egon zen Iriaungo gaztelua omendu zuen, horren «oroimena» berreskuratzeko asmoz.