Azkoitian musikoterapia saioak egingo dituzte, Bizkargin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bizkargi Musika eta Dantza eskolak Musikoterapioa saioak antolatu ditu adineko pertsonentzat. Lehenengo saioa dagoeneko egin dute, baina urrian zehar bigarren saioa egingo dute, eta doakoa izango da. Egitasmoak memoria trebatzea, depresioa eta estutasu...

Bizkargi Musika eta Dantza eskolak Musikoterapioa saioak antolatu ditu adineko pertsonentzat. Lehenengo saioa dagoeneko egin dute, baina urrian zehar bigarren saioa egingo dute, eta doakoa izango da. Egitasmoak memoria trebatzea, depresioa eta estutasuna murriztea eta parte hartzea, sozializazioa, erlaxazioa eta komunikazioa indartzea du helburu. Bertan parte hartzeko aldez aurretik 943-85 10 70 telefonora deitu behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide