Ludoteka eta Artxamendi, larunbat batzuetan irekita

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Abarketatxo Ludotekak eta Artxamendi Topalekuak urritik abendura bitartean ateak zabalduko dituzte hilean behin, eta bertan ekintza bereziak izango dituztela aurreratu dute. Ludoteka joan zen larunbatean egon zen zabalik, eta zortzi eta 12 urte bitarte...

Abarketatxo Ludotekak eta Artxamendi Topalekuak urritik abendura bitartean ateak zabalduko dituzte hilean behin, eta bertan ekintza bereziak izango dituztela aurreratu dute. Ludoteka joan zen larunbatean egon zen zabalik, eta zortzi eta 12 urte bitarteko bazkideak elkartu ziren; hilak 20ean, berriz, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen txanda izango da; Artxamendi Topalekuan elkartuko dira orduan. Antolatzaileek euren webgunean (www.abarketatxo.net eta www.artxamendi.net) jakinaraziko dute noiz egongo den zabalduta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide